UNIBERTSOA ETA BERE ELEMENTUAK
UNIBERTSOAREN MISTERIOAK EZAGUTUKO DITUGU BIDAI HONETAN!
Sateliteak
behatuz!
ZER DIRA SATELITEAK? ZERGATIK EGITEN DUTE BIRA GURE INGURUAN? BESTE PLANETEK BA AL DITUZTE SATELITERIK?
Jarduera honetan gure unibertsoan dauden satelite ezberdinak behatuko ditugu. Horretarako bidai bat egingo dugu unibertsoan bideo batzuen bitartez. Ikus ditzagun bideoak!
Bi satelite mota bereiz ditzakegu, NATURALAK eta ARTIFIZIALAK. Goazen horiek ikustera!
ILARGIA,
gure satelite NATURALA!
Pase de lista. (2016). Los Satelites Naturales. [Bideoa]. Youtube.
Telecom FI UNAM. (2014). Los satélites para niños. [Bideoa]. Youtube.
Bideoak ikusi ondoren, guztion artean Satelite ezberdinen inguruko KAHOOT bat jolastuko dugu. Egin klik botoian Kahoot-era joateko!
Kahoot-arekin bukatu ondoren, gure satelite artifizal propioa asmatu eta diseinatuko dugu. Horretarako, material hauek beharko ditugu: esponja, kartulinak, plastilina, artaziak, eta txintxetak.. Material horietaz baliatuz, sortu ezazue bakoitzak bere satelite artifiziala eta jarri iezaiozue asmatutako izen bat.
Hona hemen satelite artifizial baten maketa eraikitzeko eredua eta pausoak:
ESA (Europpean Space Agency) Europako espazio Agentziak sortutako eredua dugu. www.esa.int/rosetta
Eredua lortu nahi? Deskargatu beheko botoian sakatuz!
Azkenik, Sateliteei buruzko jarduerarekin amaitzeko, gure satelitean, ILARGIAN oinarrituko gara. Horretarako, Ilargiaren faseei buruzko poster bat egingo duzue talde kooperatibo eta txikietan.
Honetarako, klasean ditugun baliabideak erabiliko ditugu: kartulinak, orri zuriak, artaziak, margoak...
AZKEN PAUSOA
Ariketa amaitu eta gero, gaur gaueko ilargiari argazki bat atera beharko diozue eta zein fasetan dagoen azaldu!
GEHIAGO JAKIN NAHI?
HONA HEMN IRAKURKETA OSAGARRIA
KONTSULTARAKO! Egizu klik alboko irudiaren gainean!