.png)

UNIBERTSOA ETA BERE ELEMENTUAK

UNIBERTSOAREN MISTERIOAK EZAGUTUKO DITUGU BIDAI HONETAN!
.png)
.png)
UNIBERTSOA
.png)
NOIZBAIT PENTSATU DUZUE GURE PLANETATIK AT ZER DAGOEN? NOLA SORTU ZEN? BIZITZARIK AL DAGO BESTE PLANETETAN? ZERK INGURATZEN GAITU?
BIDAI HONETAN GALDERA HORIEI ERANTZUNGO DIEGU!
Horretarako, lehendabizi unibertsoa zer den behatuko dugu. Baina, ba al dakizue zer den unibertsoa? Definitzen jakingo zenukete?
Unibertsoa existitzen den espazio eta denbora da , hau da, materia mota guztiak , planetak , energia, argia, izarrak, sateliteak, galaxiak eta bestelako objektu zerutarrak (legeak..). Gainera, tamaina infinitua du. (Ciencia y salud ,2013).
Hortaz unitateari hasiera emateko, unitateko eduki guztiak laburbiltzen dituen bideo hau ikusiko dugu. Unibertsoa zer den, nola sortu zen eta zein elementuk eta gorputz espazialek osatzen duten ikasiko dugu.
.png)
.png)
Bergara, J. (2012). Unibertsoa ezagutzeko bideoa. [Bideoa]. Youtube.
I JARDUERA:
Unitatearen aurkezpenerako bideoa ikusi ondoren, 4-5 kideko talde txiki eta kooperatiboetan bilduko zarete. Ondoren, bideoan azaldutako kontzeptu garrantzitsuenekin talde bakoitzak mapa mental bat egingo duzue horma-irudi batean. Horretarako, klasean ditugun baliabideetaz baliatuko gara (artaziak, kartulinak, margoak, material birziklatua...).
Nahi izatekotan, mapa kontzeptuala MODU DIGITALEAN egiteko aukera izango duzue. Horretarako ordenagailu, tablet edo eskura ditugun gailuekin CANVA edo GOCONQR online aplikazioen bidez zuen mapa kontzeptual digitala eraikiko duzue.
Azkenik, gainerako ikaskideei aurkeztuko diegu, eta guztion artean ateratako ideiak eztabaidatuko ditugu talde handian. Era berean, egindako lanari argazki bat aterako diozue edo png/jpg formatuan deskargatuko duzue, ondoren drive-n igotzeko. Horretarako, egizue klik alboko botoian!
.png)
.png)
Irakurketa osagarria
Egizu klik dokumentuan!

