UNIBERTSOA ETA BERE ELEMENTUAK
UNIBERTSOAREN MISTERIOAK EZAGUTUKO DITUGU BIDAI HONETAN!
Txangoa Planetariumera
Atal honetan txangoan egingo ditugun jarduera ezberdinak eta txango beraren egitaraua duzue eskuragarri!
Ikastetxean 9:00etan geratuko gara eta bertan, autobusa hartuko dugu Donostiako Planetariumera joateko. Planetariumera 10:30 etan ailegatuko gara gutxi gorabehera, 10:45etan bertako jarduerekin hasteko.
Planetariumean egunean zehar zenbait jarduera gauzatuko dira eta hau da ekintzen programa:
10:45 - 11:50 → Planetak 2D eta 3D
Bidai entretenigarri honen bitartez gure Eguzki-Sistemako objektuen sekretuak ezagutuko dituzue!
11:50 - 12:20 → Atsedenaldia eta hamaketakoa
12:00 - 12:45 → Lur berri baten bila
Celeste Astronomiarekiko zaletasun handia duen neska bat da. Berak eta Moon-ek Unibertsoan zehar egingo duten bidaian exoplanetak ezagutuko dituzte eta horiek nola detektatzen diren ikasiko dute. Ozeanodun planetak, superlurrak eta planeta bakartiak behatuko dituzte. Celestek, Moon-ekin batera, exoplaneta-ehiztariak badirela ikasiko du, eta baita beraien lana Lurraren antzeko planetak bilatzea dela ere.
12:45 - 13:45 → Lurretik unibertsora
Gaueko zerua, hain ederra eta misteritsua, kanpalekuetako istorioen, antzinako mitoen eta elezaharren gaia gizakiok gizaki garenetik. Unibertsoa ulertzeko desioa gizakiaren adimen-esperientzarik zaharrena izan daiteke. Kosmos handian daukagun tokia ulertzen hasi berriak gara. Zeruaren ezagutzari buruz aintzinako Greziako astronomoen teorietatik, gaur egungo teleskopio erraldoietara, From the Earth to the Universe esperimentatzea gonbidatzen zaitugu.
13:45 - 15:00 → Bazkari ordua
15:00 - 16:00 → Asteroidea eta kometak
“Asteroideak eta kometak” planetariumeko zuzeneko saio bat da. Saio honetan astronomiako gai ezezagun bati buruz hitzegingo dugu. Oraingoan, “asteroideak eta kometak” izango da gure gaia. Eguzki Sistemako objektu ezezagun hauen ezaugarri fisikoak, jatorria, mugimenduak eta abar azalduko dizkizugu. Saioaren bigarren zatian egun hauetako ikusgai diren izarrak eta konstelazioak, planetak eta beste fenomeno astronomikoak ikusten azalduko dizugu.
16:15 → Autobusa eskolara bueltan