UNIBERTSOA ETA BERE ELEMENTUAK
UNIBERTSOAREN MISTERIOAK EZAGUTUKO DITUGU BIDAI HONETAN!
Txangoa Planetariumera
JADA UNIBERTSOA EZAGUTU DUGU, BADAKIGU ZER DIREN GALAXIAK, IZARRAK, PLANETAK, ZULO BELTZAK, KOMETAK ... ETA GURE PLANETA SAKONKI AZTERTU DUGU. BENETAKO ASTRONAUTAK GARA!
Gaiari amaiera emateko txango bat egingo dugu! Jada ezagutza eta informazio nahikoa barneratu dugunez, benetako astronautak garela esan genezake.
Hortaz, klasekide guztiak Planetarium-era joango gara. Irteera 4-6 ordu iraungo du. Bertan, eguzki sistema aztertuko dugu, gai honetan adituak diren museoko gidarien laguntzarekin.
BAINA... JOAN AURRETIK ZER IKUSIKO DUGUN AZTERTUKO DUGU!
Jarri zaitezte 4 kideetako taldeetan eta...
1
Planetariumean zer ikusiko duzuen edo zer ikustea espero duzueen eztabaidatu eta adierazi eztabaidatutakoa kartulina batean.
2
Planetariumaren webgunean sartu eta miatu zer nolako informazioa eskaintzen duten, eta guri zein interesatzen zaigun komentatu taldean.
3
Orain, sarean zaudetela, bilatu hurrengo galderen erantzuna eta apunta itzazue orri batean:
1. Ikastetxetik leku horretara iristeko jarraituko duten bidea mapan markatu eta ibilbidearen deskripzio laburra egin.
2. Zenbat KM daude Ikastetxetik Donostiako Planetariumera?
3. Zenbat denbora iraungo du ibilbideak?
4. Zenbat ibilbide ezberdin aurki ditzakegu?
5. Nolakoa da bidea ? Aldapatsua edo laua?
6. Zein hirigunetik edo herritatik pasako gara?
7. Bidetik zein interesgune aurki ditzakegu?
8. Zein paisaia mota ikus dezakezu, hala nola, mendiak, ibaiak...?
IGO GALDEREN ERANTZUNAK, HORRETARAKO EGIZUE KLIK BEHEKO BOTOI HORIAN!