UNIBERTSOA ETA BERE ELEMENTUAK
UNIBERTSOAREN MISTERIOAK EZAGUTUKO DITUGU BIDAI HONETAN!
EGUZKI SISTEMA IZARRAK
PLANETAK
G A L A X I AK A S T R O A K
KOMETAK SATELITEAK
LAN PROPOSAMENA
Lan-proposamen honetan, gure planeta inguratzen duen unibertso misteriotsua ezagutu eta horren inguruan gogoeta egingo dugu arteak eskaintzen dizkigun baliabideen bidez. Honetan inguratzen gaituzten planetak, galaxiak, izarrak, astroak, kometak, etab.. behatuko ditugu.
PROIEKTUA
Proiektu bat antolatu eta garatuko dugu; horren bidez, ikasleek talde txikietan lan kooperatiboa aurrera eramango dute. Unibertsoaren gaiaren azpi-atalak banatuko dira eta ikasleek horiek errepresentazio artistikoa zein digitala egin beharko dute jarduera ezberdinen bitartez. Amaitutakoan, gainontzeko taldekideei eta, zergatik ez, baita beste pertsona batzuei ere, gure proposamena zein den adieraziko diegu.
EGITASMO INTERDIZIPLINARRA
Unibertsoa osatzen duten elementuak arte lan baten bidez ulertzea aukera paregabea da diziplina barneko eta zeharkako konpetentziak aldi berean trebatzeko eta bide batez, konturatzeko, askotan zenbait alderdi ikasi edo barneratzeko honakoa teorikoki jorratzea ez dela aukera bakarra eta talde lana eta elkarreraginaren garrantziaz konturatzea oinarrizkoa dela, etorkizunean biziko diren gizartean haurrak harremanak izatera beharturik izango direlako.
Horregatik, talde txiki eta kooperatiboetan Gizarte Zientzietako gai bat Arteak eskaintzen dizkigun baliabideen bidez lantzeak DIZIPLINARTEKOTASUNA lantzea ahalbidetzen digu.