GURE HAMAIKETAKOA AZTERTZEN!
- June Markaida Sanchez
- 26 feb 2024
- 1 Min. de lectura
Elikadura osasuntsua eta elikagaiak landuko ditugunez, lehenik eta behin patio orduan hamaiketakorako ekartzen ditugun jaki ezberdinen ontziak eta bilgarriak aztertu ditugu YUKA aplikazioaren laguntzaz.
Ikusi dugunez, ekartzen ditugun jaki asko ez dira oso osasungarriak guretzako. Izan ere, nutrizio semaforoan C eta D letrak izan dituzte, nota oso kaxkarrak!
Beraz, hori ikusita, ekarri ohi ditugun jaki horiek beste proposamen osasungarriagoekin ordezkatzeko iradokizunak egin ditugu.
Horrek ez du esan nahi horiek jateari utziko dugunik! Noizbehinka litxarreriaren bat ez da txarra! Noizean behin ez du minik egiten!

.png)



Comentarios