top of page
Buscar

Irakasleak TIKTOK-en: irakaskuntza berrasmatzeko modu berri bat

Irakasleak Tiktok-en: irakaskuntza berrasmatzeko modu berri bat



Tik-tok orain modan dagoen sare soziala da, eta izugarrizko erabilera eta eragina du gure ikasleengan. Praktiketan nagoela nire praktiketako LHko ikasleek asko erabiltzen dutela ohartu naiz. Baina, segurua al da Tik-Tok? Hezkuntza ikuspegitik tresna/herreminta potentea izan zitekeen?


Dagoeneko irakasle askok kontu bat sortu dute sare sozial ezagunean adin guztietako ikasleen ikaskuntza sustatzeko. Klase birtual hauetara sartzea oso erraza da: aukeratzen dituzun irakasleen kontuei jarraitu edo TikTok proposatutako #Edutok hashtagean sartu besterik ez da egin behar, ikaskuntza sustatzeko helburuarekin.



Hashtag horretan matematika, gizarte zientziak, natura zientziak, ingelesa eta bestelako ikasgaiak lantzen dituzten tik-tok-ak aurkituko dituzu.


Tik-tok 15 segundoko bideoak sortu, editatu eta igotzeko aukera ematen duen sare soziala da, musika, testua edo efektu ugari gehitzeko aukera ematen duena. Bideo gehienak musikalak dira, atzealdeko abesti batekin eta protagonista playback moduko bat eginez, baina erabiltzaileek beren umorezko film laburrak egiteko eta partekatzeko ere erabiltzen dute.

Sarean profil bat ireki ahal izateko gutxienez 13 urte izan bear dira, eta 18 urtetik beherakoek guraso-baimena behar duten arren askotan ez da alderdi hori errespetatzen. Beraz, adingabekoen kasuan pribatutasun-baldintzak konfiguratzea ezinbestekoa da. Kontu pribatua izatea komeni da, bideoak deskargatzeko aukera desaktibatuz eta mezu zuzenak lagunek bakarrik bidali ahal izateko konfiguratuz. Adingabeentzat egon daitekezan arriskuez asko hitz egin dan arren, erabilera arduratsu bat egienz gero, baliagarria izan daiteke baita.

Entradas recientes

Ver todo

Comentarios


bottom of page