top of page
Buscar

📚✨ Kurtso berriari gogotsu ekiteko prest!

2024-2025 ikasturtean nire herrian, Bakion, funtzionario praktikak egiteko aukera paregabea izan nuen. Eskola altxorra izan da, klaustrokide zoragarriak ezagutu ditut eta 5. mailan aritu izan naiz, ikastalde polit batekin, faltan botako ditudanak 💙.



👣Orain, bide berri bati ekiteko unea heldu da: behin betiko plaza Urduñan tokatu zait eta bihar, irailaren 1ean, ilusioz hasiko naiz han lanean. Erronka eta aukera berriak ditut aurrean, eta seguru naiz eskola berrian ere oso pozik egongo naizela 🌟.



🏡Ez da erraza izan Bakiotik, nire herritik alde egitea eta beste herri batera bizitzera joatea, baina aldaketen garaia da, eta ziur nago esperientzia honek asko emango didala pertsonalki zein profesionalki.



💪 Ikasteko, irakasteko eta elkarrekin hazteko prest nago berriz ere!



❤Animo bihar ere lanean hasiko zareten irakasle eta IG klaustrokide guztioi!




ree

 
 
 

Comentarios


TikTok (27).png
TikTok (28).png
Modern Artistic Instagram Profile Picture (4).png
june Markaida (1).png
june Markaida (6).png
Cc_by-nc-nd_icon.svg.png

SARE SOZIALAK

  • INSTAGRAM
  • YOUTUBE
  • LinkedIn
TikTok (27).png
TikTok (28).png
Modern Artistic Instagram Profile Picture (4).png
june Markaida (1).png

CC -  2021, 2025-AN BERRIZTUTA INNOVA HEZKUNTZA, JUNE MARKAIDA

bottom of page