top of page
Buscar

Hizkuntza inklusiboa. Euskara sexista al da?




Hizkuntza inklusiboa. Euskara hizkuntza sexista al da?


Gabon! Gaurkoan hizkuntza inklusiboaren inguruko post bat dakarkizuet. EHU-ko berdintasunerako zuzendaritzak zenbait ikastaro online eskaintzen ditu eta formakuntzan dabilen eta etorkizuneko irakasle bezala oso interesgarriak, baliagarriak eta aberasgarriak iruditzen zaizkit. Irakasle bat etengabeko formakuntzan egon behar da eta pil-pileko eta eguneko gaien inguruko ezagutza izatea ezinbestekoa dugu.

Horregatik “Hizkuntza inklusiboa” deritzon ikastaroan irakurri dudan eta zuekin partekatzea gustatuko litzaidaken gai bat dakarkizuet: Euskararen erabilera inklusiboa.


Gaztelaniak, Frantsesak, Ingelesak eta beste hizkuntza askok genero marka dute, eta askotan genero maskulinoa orokortuta erabiltzen da. Euskara genero markarik gabeko hizkuntza denez oro har ez dugu hizkuntza baztertzailetzat hartzen, neutroa delakoan. Hala ere, horrek ez du esan nahi hizkeran ez dagoela sexismorik.


Alvaro García Meseguer-en (1997) arabera euskarak %5eko pisu sexista du, frantsesak %40koa, gaztelaniak %80koa eta ingelesak %15ekoa. Beraz, hori ikusita euskara sexista ez dela ondoriozta genezake. Tamalez, hori ez da horrela. Nahiz eta euskara genero bako hizkuntza izan erabiltzaileen eta hizkuntza bera erabiltzen den jendartean sexismoa errotuta baldin badago, sexismo hori nahitaez agertuko da. Hortaz, Amaia Alvarez Uria-k dioen bezala “hizkuntza bera ez da sexista, erabilera baizik”.


Horren harira eta, Ibon Sarasola euskaltzainak dioen bezala “Gizartea matxista baldin bada, hizkuntza matxista izango da. Eta gizartea aldatzen den neurrian, hizkuntza aldatu egingo da”.

Entradas recientes

Ver todo

Comments


bottom of page