top of page
Buscar

EUSKAL HERRIKO HISTORIA BERE EMAKUMEEN BITARTEZ

EUSKAL HERRIKO HISTORIA BERE EMAKUMEEN BITARTEZ


Elena Ciordia ✍️& Cira Crespo 🎨


Arratsalde on!


Gaur Txakolingunean izan garen hitzaldi bateko liburu bati buruz hitz egitera natorkizue.


Saiakera literario honek Euskal Herriko historia genero ikuspegitik lantzen du, eta Antzinarotik gaur egun arte Euskal Herrian bizi izan ziren 50 emakume ezberdinen historia kontatzen du: baronesak, hiltzaileak, bertsolariak, langileak, inprimatzaileak, kontrabandistak, medikuak, artistak, alabak, alargunak, amak...


Egileek dioten bezala, historia kontatzeko eta Euskal Herri anitza eraikitzeko hura imajinatu beharra dago.


Saiakera hau dakarkizuet irakasle bezala ikasgeletan historiaren irakaskuntzan genero ikuspegia lantzeko oso baliagarria delako, bertako eta bertatik ibilitako eredu anitzak eskaintzen dituelako. Historia gizonen perspektibatik ikasi dugu, eta tamalez, askotan horrela irakasten jarraitzen dugu.


Lan honi esker gure ikuspegia zabaldu eta berdintasunean hezi eta irakatsi diezaiekegu gure ikasleei.


Modu horretan eta egileek diotena azpimarratuz, gure iruditeria egiteko proposatzen diren emakume, irudi eta adibide horiez gain, etorkizun itxaropentsuagoen beste zimendu bat egiteko ere balio lezake.


Horrez gain, ikasgeletan beti lantzen ditugun nazioarteko emakume eredugarrietaz gain hurbilagoak diren emakume eredugarriak ere ezagutzera eman ditzakegu, hala nola: Elbira Zipitria, María Paz Jiménez, Polixene Trabudua...


Bestalde, saiakera honek emakume irakasleei ere erreferentzia egiten dion atala du ere, guretzat irakasleontzat edo hezkuntza munduan sartuta gabiltzanontzat oso interesgarria dena.


Azkenik, Amama MariPi-ri oparitzeko ale bat hartu dugu, ziur ilusio handia egiten diola eta pilo gustuko izango duela. 💜





Entradas recientes

Ver todo

Comentarios


bottom of page