Betaurreko Moreak Gemma Lienas bere “El diario violeta de Carlota” berdintasuna eta feminismoari buruzko liburuan erabilitako metafora da.
Metafora horrek munduari kritikoki begiratzea eskatzen du, hau da, heteropatriarkatuaren eta horrek dakartzan ondorion erta eraginen aurrean ikuspuntu kritikoarekin jardutea. Gutako bakoitzak inguruan dugun guztia begi pareko “filtroen arabera” modu ezberdinez dekodifikatzen dugu.
Hezkuntza eremuan ari garen hezkidetzaileok beharrezkoa dugu betaurreko horiek jartzea edo ikuspuntu kritiko hori izatea. Hezkuntza baita jendartean aldaketa handiak gauzatzeko bidea, horregatik, heziketa hezkuntzan aplikatzea ezinbestekoa dugu, genero indarkeria eta bereizkeria bezalako bidegabekeriak ezabatzeko.
Ikuspuntu kritiko horrek gure jarduera betetzerako orduan genero berdintasunaren aldeko ekimenak egiten bultzatuko gaitu. Hau da, gure jarduera jendarte osasuntsu eta bidezko bat lortzeko bideratuko dugu. Hortaz gain, hezten ari garen pertsonei hezkidetzaren eredua bermatuko diegu, eta horiek, gure etorkizuneko jendarte bidezkoa osatuko dute.
Etorkizuneko irakasle bezala, irakasleok betaurreko moreak jantzi behar ditugula ezinbestekoa iruditzen zait. Gure jardunbidean ikaskuntza hezkidetzailea eta ikasgeletan berdintasuna sustatzeko. Bestalde, ikasleei hezkidetzan murgiltzeko eta horren bidez, haiek ere hezkidetzaren alde egin dezaten. Azken finean, ikasle horiek egungo eta etorkizuneko jendarte osasuntsu, bidezko eta berdintasunean oinarritua dena hedatu dezaten.
Baina, hau guztia gauzatzeko, guk geuk gure buruarengandik hasi behar gara ekarpen hezkdietzaileak egiteko. Lehenik eta behin, hezkidetzari buruzko formakuntza jaso edo hezkidetzaren gaineko informazioaren jakinaren gainean egon beharko ginateke.
Hori funtsezko eta oinarrizko lehenengo pausua da, norberaren burua ondo formatzea. Ondoren, formakuntzan ikasitakoa inguruan aplikatzen joan eta inguruko pertsonak kontzientziatzen saiatu. Hezkidetza zabaldu beharreko alderdia da, pertsona orok jakin beharko lukeena jendarte osasuntsu eta bidezkoaren alde egiteko.
Comments