top of page
Buscar

ZER OTE DAGO MALETA BARRUAN?

💼ZER OTE DAGO MALETA BARRUAN?🔍


Kaixo!👋


Gaurkoan GGZZ-ak arlorako proiektu hasierarako baliabide proposamen bat dakarkizuet.


GZZen barnean historia eta denbora lerroa landuko dut LH 1. mailarako, eta proiektu horretan nire ikasleak PALEONTOLOGO bihurtuko ditut. Paleontologia, ikerketa eta idazleen talde bat eratuko dugu, eta ikasle bakoitzak taldekide gisa bere burua aurkeztu beharko du.


Horretarako bakoitzak bere “paleontologo maleta” sortuko du, bere barnean bere buruaren eta bere inguruaren aurkezpena eginez.


Baliabide hau etxean topatu ditudan kartoi zatiez egindako maleta fisiko bat da, zeinak barruan ikasle bakoitzaren aurkezpena izango duen.


🤨Ikasle bakoitzaren aurkezpena?


Bai, ondo irakurri duzue. Maleta barnean ikasleak bere buruaren eta inguruaren aurkezpena egingo du, hala nola: bere burua (izena, adina, familia, bizilekua, janaririk gustokoena, kolorerik gustokoena…).


Denboraren lerroari hasiera eman baino lehen ikasleek nortzuek diren eta nondik datozen ikertuko dute. Bere bizilekua eta bere kokapena, bera eta bere familia (familia talde eta erakunde gisa), etab. landuko ditugu.


Maletaren kanpoko aldean denbora lerro horretan aztertuko ditugun gai ezberdinen partir ikusi ditzakezue 🕵️


Proposamen hau proiektu potolo baten hasieran ikasleak kokatzeko da, baita bere burua ezagutzeko ere (norbera izaten ikasteko konpetentzia alegia).


❤️Zer deritzozuze? Hura egiteko jarraibideak eskuratu nahi?


1 – Jarraitu nazazu! @innovaeducation


2 – Eman ❤️ postari!


3 – Aipatu iruzkinetan baliabidea interesatu ahal zaien 2 kide!👩‍🏫👨‍🏫


4 – Partekatu baliabidea historiatan eta aipa nazazu! Ondoren bidali iezadazu partekatutakoaren kaptura!📸📱


⚠️ OHARRA: PAUSU GUZTIAK BETETZEA DERRIGORREZKOA DA MATERIALA JASOTZEKO. GUZTIAK BETE EZEAN EZ DA BIDALIKO. MESEDEZ BERRIKUSI ONDO BETETZEN DUZUELA GUZTI-GUZTIA!


ESKERRIK ASKO!❤️


👩‍🏫JUNE


Entradas recientes

Ver todo

Comments


bottom of page