Buongiorno!
Aurreko astean Venezian izan ginen oporretan eta bikain pasatu genuen, benetan ikusgarria eta liluragarria den hiria da, baita bere bere eskualdearen parte diren alboko herriak ere.
Filma baten barruan egongo bagina bezala sentitu ginen, hiriko edozein bazter eder-ederrak iruditzen zitzaizkigun.
Veneziako erdialdean hartu genuen pisua, denetik gertu, oso oso ondo ekipatuta eta kokatuta.
Gehien gustatu izan zitzaiguna Burano herritxoa eta paseoa gondolan izan ziren. Burano koloretako etxeez jositako herri arrantzalea da.
Gondola paseoa ikaragarria izan zen, Rudi Vignotto Veneziako gondolari famatuak eraman gintuen Santa María dei Miracoli eleizatik Rialtoko zubirainoko ibilbide Eder batean. Ibilbidean zehar ibilbidetik pasatzen ginen jauregi eta monumentuen azalpenak eman zizkigun, baita Italieraz abestu ere! Oso dibertigarria izan zen.
Pizza eta pasta mota ugari dastatu genituen (pomodoro, margherita... pizzak eta carbonara, pesto, nero,... pastak). Han oso famatua den Aperol Spritz edaria ere dastatu genuen (itzela, izugarri gustatu zitzaiguna), baita Prosecco ardo zuri aparduna eta Limoncillo likorea ere. Eta nola ez, tiramisú eta izozki ugari jan genituen!🇮🇹🍕🤌🍝🍹🍅🍦🍨
Beste hainbat museoren artean (Museo Vettro, Museo dei historia naturale, ...) Palazzo Ducale, Museo Correr eta Ca' Pesaro museoak gomendatzen ditugu, batez ere barnean dituzten sabaiengatik, ikusgarriak dira!
Dezepzionatu gintuen gauza bakarra San Marco Basilikaren barnealdea izan zen. Ikusgarria den arren (dena urrezkoa alegia) nazka eman zigun, praka laburrak eta tiranteak zeramaten neskak ezin baitzuten sartu (gu aldez aurretik jakinda joan ginen aurretiaz prestatu genuen gidari esker).
Hauxe laburpen bat baino ez da izan, gauza mordoa egin genituen eta Itzel pasatu genuen.
Badakizue nire instagrameko profilean Veneziarako prestatu genuen gida eskuragarri duzuela, zeinak hurrengo alderdiak biltzen dituen:
-4 egunetarako kronograma
-Zer ikusi/zer egin/zer bisitatu (sarrerak lortzeko estekak eta Google Maps -en zuzenean irekitzeko lasterbideak)
-Jaki/edari tipikoak
-Non jan
-Garraioak eta bonoak
-Oharrak eta gomendioak
-Italiar hiztegi sinplea
Txapa bota ondoren bidaiaren zenbait argazki uzten dizkizuet!
Arrivederci!👋
Comments