TALDE LAN KOOPERATIBOA SUSTATZEKO ROL FITXAK
Kaixo! Gaurkoan ikasgelan ikasleak taldeetan antolatzen ditugunean haien artean kooperatiboki aritzeko ROL FITXAK dakarkizkizuet. Zertan datza hau?
4 kideetako taldeetan (gehiago balira rol berriak esleitu beharko lirateke, baina haiek ikasleek bere kabuz esleitzea eta rol berri hori zein izango den hausnartzea izango litzateke interesgarria) rol ezberdinak banatuko dira, honako hauek direnak: bozeramailea, koordinatzailea, idazkaria eta material arduraduna. Rol bakoitzak bere zereginak ditu
Taldeko kide guztiak talde-lanean arituko dira, denok lan egingo dute, baina bakoitza zeregin espezifiko batean espezializatu egingo da. Rol-ak astebeteko iraupena izango dute, eta astea bukatzean rolak errotatu edo aldatu egingo dira. Modu horretan ikasle guztiek rol guztietatik igaroko dira.
Rolen esleipena ez du irakasleak erabakiko, baizik eta ikasleek beraien kabuz horiek zozketa bidez edo eztabaida arrazoituaren bidez banatzeaz arduratuko dira.
Hortaz gain ikasleek esleitu zaien rolaren inguruko ebaluaketa egin beharko dute, bai bere buruaren ebaluaketa (autoebaluaketa) eta haien taldekideek beste roletan izan duten jarreraren eta zereginen ebaluaketa ere (koebaluaketa). Modu horretan erosoen sentitzen diren rola zein den identifikatuko dute, baita haien ahuleziak ere.
コメント