top of page
Buscar

OTSAILAK 11 - EMAKUME ZIENTZIALARIEN NAZIOARTEKO EGUNA: MEMORY JOKOAK + POSTERRAK

OTSAILAK 11 - EMAKUME ZIENTZIALARIEN NAZIOARTEKO EGUNA: MEMORY JOKOAK + POSTERRAK


Gabon IG klaustrokideok!


Hurrengo otsailak 11 emakume eta neska zientzialarien nazioarteko eguna ospatuko da, eta hura gure ikasleekin ikasgelan modu dibertigarrian lantzeko azken egunotan sortu dudan baliabide sorta aurkezten eta partekatzen dizuet: NAZIOARTEKO EMAKUMEZKO ZIENTZIALARIAK ETA EUSKAL HERRIKO EMAKUME ZIENTZIALARIAK, MEMORY JOKOAK + POSTERRAK.


Memory jolas honek berrikuntza txiki bat du: karta bakoitzean aurkezten den zientzialariaren irakurgai/biografia labur bat gordeta dituzten QR kodeak erantsita daude. Ikasleek mugikor edo tabletekin QR kodeak eskaneatu eta euskaraz zientzialari horren inguruko datu interesgarriak topatu ahal izango ditu, hala nola: lorpenik garrantzitsuenak, lanbidea, historia, bitxikeriak...


Hortaz gain 3 poster ezberdin topatu ahal izango dira, karten irudiekin osatuak: bi poster nazioarteko zientzialariena eta poster bat euskaldun zientzialariena, azken hau ere QR kodeez josia.


Baliabide hau bigarren eta hirugarren zikloei dago zuzenduta, baina oso aproposa izan daiteke 6. mailan STEAM proiektua lantzen ari direnentzat eta emakumeak zientzian eredu ikusi nahi dituztenak.


HURA ESKURATU NAHI? (irakurri ONDO)


1. Jarraitu nazazu: @innovaeducation

2. Eman❤ argitalpenari!

3. Aipatu iruzkinetan baliabide interesatu ahal zaien BI KIDE!!

4. Partekatu arigtalpen hau historiatan, aipa nazazu eta ibdali iezadazu kaptura frogagiri gisa! (Kontu pribatua zein irekia izan, denek kaptura bidaltzea derrigorrezkoa da)

5. Aurreko reel-ari (baliabide honen reel-ari) like eman!

6. Bidali iezadazu mezua baliabidea errespetuz eta adeitasunez eskatuz, HITZ MAGIKOAK erabiliz: MESEDEZ eta ESKERRIK ASKO!


* PAUSU GUZTIAK BETE EZEAN EZ DA BALIABIDEA BIDALIKO, ETA EZ NAIZ INOREN ATZEAN IBILIKO GOGORARAZTEN!


Mila mila esker! Espero dut gustokoa eta baliagarria izatea!


JUNE

INNOVA HEZKUNTZA



Entradas recientes

Ver todo

Комментарии


bottom of page