🌐OPOSAKETETARAKO EGIN NUEN PROGRAMAZIOA ETA BERE AHOZKO DEFENTSARAKO OSATUTAKO WEBGUNE-OINARRIA 📖🖊️💻🖱️
- June Markaida Sanchez
- 22 feb
- 1 Min. de lectura

🎉Jada oposaketen fase guztiak gainditu ditut eta praktiketako funtzionaria izatetik karrerako funtzionaria ofiziala izatera pasatu naiz!
💻Horregatik gaurkoan oposaketetarako prestatu nuen programazioa eta hura aurkezteko prestatu nuen webgunea (baita sortu nituen baliabide guztiak) partekatu nahi dizkizuet!
✨❤️Gogo itzela izan dut lan potolo eta potente hau zuekin partekatzeko, baina fase guztiak gainditu arte eta ziur egon arte ez dut egin!
🖊️💡Nire programazioa osatzeko Gamifikazioa metodologian oinarritu nintzen, eta tematika moduan nire orduko ikasleen bideo-joko tematikarik gustukoena hautatu nuen: POKÉMON.
🎮Gamifikazioaren metodologia gorpuzteko eta ikasleak bere dinamikan murgiltzeko WIX plataforma bidez webgune-oinarri bat sortu nuen, eta bertan joko eta ariketa interaktiboak baita hurrengo aplikazioekin: Genially, Wordwall, Educaplay…
📹Horrez gain, bideo narratiba-trailerrak benetako bideojokoak oinarrituta, dominak, gimnasioak,… Pokémon munduak eskaintzen zituen elementuetaz baliatu nintzen ikaskuntza motibagarria eta esanguratsua egiteko.
💡ZER DU BARNE WEBGUNE HONEK?
- Programazio osoa PDF-a.
- 9 ikas egoera osorik garatuta: konpetentziak, jarduerak, baliabideak diseinatuta…
- Bideoak eta trailerrak.
- Ikasleentzako gidak PDF.
- Irakasleentzako gidak PDF.
- Joko interaktiboak.
- Aurkezpen interaktiboak.
- Diplomak.
- Askotariko ebaluazio tresnak.
Comments