top of page
Buscar

🔬✨ Metodo zientifikoa ikasgelan martxan! 🌱📚

Aurreko saioetan, Natura, Kultura eta Gizarte Ingurunearen ezagutza arloan, ikasleekin metodo zientifikoa eta bere urratsak landu ditugu 💡. Kontzeptuak barneratu eta praktikan jartzeko, Canva bidezko triptiko bat sortzea izan da erronka… eta zer lan bikaina egin duten! 🙌🎉



📌 Nik Canvako triptiko txantiloi bat elkarbanatu nien oinarri modura, eta hortik aurrera… haiek izan dira protagonista:



🎨 Testua osatu eta txertatu dute


🎨 Koloreak eta diseinua moldatu dituzte


🎨 Irudi eta elementu berriak gehitu dituzte


🎨 Eta, gainera, QR kode bidez bideoak ere sartu dituzte! 🎥📲



Lanean aritu dira sormen osoz, taldeka, bakoitzak bere ekarpena eginez, eta emaitzak benetan ikusgarriak dira! 🤩



🖨️ Triptikoak inprimatu eta muntatu ondoren, orain ari dira aurkezpenetarako ahozko gidoiak idazten, datozen egunotan gainerako ikaskideei proiektua aurkezteko. 🗣️💬



🌟 Ikasleek hartutako parte-hartzea, autonomia eta sormena ikustea zoragarria da. Motibazioa, ikasketa aktiboa eta teknologia erabilera modu esanguratsuan uztartu dituzte. 🧠💻💪



💚 Pozik eta harro nago egindako lanarekin!






 
 
 

Comments


TikTok (27).png
TikTok (28).png
Modern Artistic Instagram Profile Picture (4).png
june Markaida (1).png
june Markaida (6).png
Cc_by-nc-nd_icon.svg.png

SARE SOZIALAK

  • INSTAGRAM
  • YOUTUBE
  • TWITTER
  • LinkedIn
TikTok (27).png
TikTok (28).png
Modern Artistic Instagram Profile Picture (4).png
june Markaida (1).png

CC -  2021, 2025-AN BERRIZTUTA INNOVA HEZKUNTZA, JUNE MARKAIDA

bottom of page