top of page
Buscar

MATEMATIKA MAHAI JOLASA

Eguerdi on!👋 Gaurkoan aspaldi argitaratu nuen eta berriro berreskuratu dudan matematika mahai jolasa dakarkizuet. Jolas honek lehen hezkuntzako 3. zikloko matematika curriculumeko 5 multzoak (zenbakiak eta eragiketak, neurriak eta magnitudeak, geometría, probabilitatea eta problemak) lantzen dituen joko didaktiko eta dibertigarria da. Oinarrian kolore ezberdinetako laukitxoak ditu, zeinak jokalaria dadoa botaz fitxa laukitxoetara mugitu behar duen. Fitxa gelditzen den laukitxoaren arabera karta mota bat hartu eta kartan bertan ageri den erronka edo galderari erantzun beharko dio (matematika lantzeko galderak). 💡Zer iruditzen zaizue?




Entradas recientes

Ver todo

Comments


bottom of page