top of page
Buscar

🌟 Liburu gomendioa: Aialurreko Abentura Magikoa 🌟

Gaur zuekin partekatu nahi dudan istorioak badu zerbait berezia… eta ez bakarrik magia eta abenturez betea dagoelako, baizik eta niretzat, une honetan, benetan berezia delako 📚✨.



Liburua Aiaraldeko Maroño urtegian oinarrituta dago, ni orain hemen bizi naizen zonaldean bertan, eta horrek istorioarekin lotura berezi–berezia sortu dit 🏞️💛.



Idazlea Maitane Pérez Gómez @historiasdemaitane da —bere hirugarren liburua— eta ilustrazio zoragarriak Nerina Vallejok nerina_vallejo egin ditu 🎨💖. Bi artista hauen lan bateratuak istorioari berezko xarma magikoa ematen dio.



Lehengusu talde batek egun lasaia igaro nahian, ustekabean Aialur hiri magikorako ataria aurkitzen duenean, abentura ahaztezin baten ateak zabaltzen dira 🌈🔮.



Hiriko magia elikatzen duen argia itzalita dago, eta haurrek erronka ausartak gainditu beharko dituzte elkarrekin, adiskidetasuna, ausardia eta talde lana oinarri 🤝💫.



Bidaia honetan, Maroñok gordetzen dituen sekretuak ezagutzeaz gain, liburuak naturaren zaintza eta ezinezkoan sinestearen garrantzia azpimarratzen ditu 🌿💚.



Istorioak erakusten digu erronka handienak ere gainditu daitezkeela konfiantzaz, batasunaz eta bihotz irekiaz ✨🔥.



Benetan inspiratzen duen kontakizuna da, irudimena pizten duena eta bihotzera heltzen dena. Abenturaz, emozioz eta balio ederrez betetako liburu hau gomendatzen dizuet bihotzez 🧡📖.



ARGITALETXEA: BABIDI-BU LIBROS


ISBN: 979-13-87982-84-3




ree
ree
ree

 
 
 

Comentarios


TikTok (27).png
TikTok (28).png
Modern Artistic Instagram Profile Picture (4).png
june Markaida (1).png
june Markaida (6).png
Cc_by-nc-nd_icon.svg.png

SARE SOZIALAK

  • INSTAGRAM
  • YOUTUBE
  • LinkedIn
TikTok (27).png
TikTok (28).png
Modern Artistic Instagram Profile Picture (4).png
june Markaida (1).png

CC -  2021, 2025-AN BERRIZTUTA INNOVA HEZKUNTZA, JUNE MARKAIDA

bottom of page