top of page
Buscar

JARDUERA DIDAKTIKOAK - LEHEN HEZKUNTZAKO HIRUGARREN ZIKLOA #AZAROAK25 EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKER

🟣 JARDUERA DIDAKTIKOAK - LEHEN HEZKUNTZAKO HIRUGARREN ZIKLOA


#AZAROAK25 EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIA DESAGERRARAZTEKO NAZIOARTEKO EGUNA


Arratsalde on IG klaustrokideok!


Askok idatzi didazue Azaroak 25 ikasgeletan lantzeko baliabideak ditudan galdetzeko, beraz, azken egunotan 5 jarduera ezberdin biltzen dituen jardueren sekuentzia didaktikoa diseinatu dut, Lehen Hezkuntzako 3. ziklora bideratuta.


Bertan eztabaidetarako galderak, talde dinamikak, bideoak, ulermen testuak eta galderak etab. aurkitu ahal izango dituzue.


Bertako instituzio eta erakundeak ere aipatu ditut, gure ikasleek bere testuinguruan dituzten insitituzio eta erakundeak ezagutu ditzaten, baita horiek eskaintzen dituzten erremintak, egiten dituzten ekintzak eta ekimenak ere, hala nola: EMAKUNDE erakundea edo BELDUR BARIK ekimena.


BALIABIDEA ESKURATU NAHI?


1. Jarraitu nazazu @innovaeducation

2. Eman ♥ argitalpenari!

3. Aipatu argitalpenaren iruzkinetan baliabidea interesatu ahal zaien BI KIDE!!

4. Partekatu argitalpena historian eta AIPA NAZAZU! Bidali historiara igotakoaren kaptura.

5. Eskatu errespetuz, hitz magikoak erabiliz: mesedez eta eskerrik asko.


*PAUSU GUZTIAK BETETZEA DERRIGORREZKOA DA BALIABIDEA JASOTZEKO. GUZTIAK BETE EZEAN EZ DA BALIABIDEA BIDALIKO!


Espero dut zuentzat baliagarria izatea!


ESKERRIK ASKO!


JUNE

Entradas recientes

Ver todo

Comments


bottom of page