IKASLE BATEK ESKAINITAKO BERTSOA
- June Markaida Sanchez
- hace 2 días
- 1 Min. de lectura
📚💫 Aurten bizipen zoragarria izan dut: ikasle izan nintzen eskola berean irakasle lanetan aritu naiz, LH 5. mailako talde paregabe batekin. Asko ikasi dut haiekin, eta are gehiago disfrutatu!
💻Hurrengo ikasturtean, ordea, bidaia berria hasiko dut. Oposaketetan lortu nuen behin betiko plaza esleitu didate jada, eta nire herritik urrunago dagoen baina ederra bezain berezia den beste herri bateko eskolara joango naiz. Pozik nago erronka berriarekin, baina bihotzean pena ere badut: agur esan behar diot hainbeste eman didan eta hainbeste maite dudan eskola honi.
Duela aste batzuk ikasle batek agur bertso bat idatzi eta abestu zidan. Une hunkigarria izan zen eta malkotan hasi nintzen!🥹 Zeinen ederra den gure lanbidea! 💖

Comments