✨🎨 Guggenheim Museora goaz! 🎨
- June Markaida Sanchez
- hace 5 días
- 1 Min. de lectura
✨🎨 Guggenheim Museora goaz! 🎨✨
Maiatzan abentura artistiko eta hezigarri berezi batean murgilduko gara gure ikasleekin. 💼🖼️ Refik Anadol artistaren erakusketa ikusiko dugu, artista honek datuak eta koloreak magia digitalean bihurtzen ditu. 🌈💻
Asteburu honetan lagunekin bertaratu naiz erakusketa ikusteko eta ondoren nire ikasleekin lantzeko (eta koadernuxka hau sortzeko) informazioa biltzeko 🔎, eta izugarri gustatu zitzaidan! 😍✨Ziur nago nire ikasleei ere asko gustatuko zaiela! 🥳
👀 Irteera aurretik, bitartean eta ondoren lanketa egiteko erabiliko dugun ekintza-liburuxka bat prestatu dut, aurrekoan Omako basoaren irteerarako egin nuen bezala. Koadernuxka honen bidez arte digitalaren eta adimen artifizialaren mundu liluragarrian murgilduko gara 🤖💡
🔎 Txangoa baino lehen:
📍 Ibilbidea Google Maps-en aztertuko dugu.
🎒 Ikerlariaren Motxila prestatuko dugu.
🌦️ Irteera egunerako eguraldia kontsultatuko dugu.
🌿 Txangoan zehar:
🚩 Inguruneko seinaleak aztertuko ditugu.
🖌️ Refik Anadolaren artea eta teknologia ikertuko ditugu.
🌱 Arte digitalaren eta adimen artifizialaren munduan sartu eta esperientzia berritzailea biziko dugu.
🌟 Txangoaren ondoren:
🎨 Gure arte digitala sortuko dugu, Anadol-en estiloan inspiratuta.
📝 Gehien gustatu zaiguna eta ikasitakoa partekatuko dugu.

Commenti