Atzo Durangoko Azokaren 58. edizioari hasiera eman zitzaion, eta gu bertara joan ginen musika, liburu, eta emanaldi ezberdinen artean saltseatzera.
Lagunekin bertan saltseatu ondoren euskal idazle ezberdinen 3 liburu erosi nituen, hurrengoak:
NIRE MINAREN ETXEAN - Iñigo Antsorregi Dierez
MAITEMINA - Julen Gorosabel
MAITASUN KAPITALA - Karmele Jaio
Hiru hauek irakurtzeko irrikitan nago! Irakurri ondoren bertan blog-ean eta instagramen bakoitzaren iritzia partekatuko dizuet.
Azokan ibili ondoren Durangoko herritik buelta bat ematera irten ginen, eta txorizodun talo goxo goxo bat jateko aukera izan genuen herrian bertan.
Asko gustatuko litzaidake etorkizun hurbil batean azokan bertan postutxo bat jartzea, nik sortutako euskarazko baliabide ezberdinak ezagutzera emateko.
Euskal Kulturan murgildutako arrasti pasa polita egin genuena!
Commentaires