top of page
Buscar

CHARACTER.AI - TEKNOPILLS INNOVA

CHARACTER AI - TEKNOPILLS INNOVA











Eguerdi on IG klaustrokideok!


Teknopills ataria berreskuratzen ari naizela aurreko egunean sarean topo egin nuen adimen artifizial hau aurkeztu nahi dizuet gaurkoan: CHARACTER.AI


Zer da? Zertan datza?


Adimen artifizialaren bidez fikziozko zein benetako pertsonaien paperean sartu eta erabiltzaileak egindako galderei erantzunak ematen dituen ChatBot-ak dira.


Erabiltzaileek pertsonaia ospetsuekin hitz egin dezakete, benetakoak zein fikziozkoak, hala nola Frida Kahlo, Mahatma Gandhi, Pikachu, Jack Sparrow...


Pertsonaia horiek pertsona ospetsuak, irudi historikoak, asmatutako pertsonaiak edo zuk zeuk sortzen dituzunak izan daitezke!


Izan ere, zure irudimena erabil dezakezu gamifikaziorako pertsonaia paregabeak eta zirraragarriak sortzeko. Edozein ideiari bizia eman diezaiokezu eta ondoren haiekin solasean ibili.


Hortaz gain, proiektu ezberdinetan lantzen dituzun zientzialariak, pertsonai historikoak, margolariak... eta abar elkarrizketatu. Adibidez: Marie Curie, Frida Kahlo, ...


Post honetan nola erabili eta tresna honetan pertsonai berriak nola sortu azaltzen dituzten jarraibideak dituzue eskuragarri.


Tamalez galderak ingelesez edo gaztelaniaz egin beharko dituzu, oraindik adimen artifizial honek ez dakielako euskaraz.


Nik jada zenbait pertsonai elkarrizketatu egin ditut kuriosidadez: Frida Kahlo, Marie Curie... Baita fikziozko pertsonaiak ere: Coriolanus Snow, Lucy Gray Baird.... eta abar!


Zer deritzozue?


Entradas recientes

Ver todo

Comments


bottom of page