top of page
Buscar

BERDINTASUNEAN HEZTEKO IRAKURKETA GOMENDIOAK



BERDINTASUNEAN HEZTEKO IRAKURKETA GOMENDIOAK


Irakasle edo edozein irakurzaleentzako

Egun on! Martxoak 8 ate joka dugun arren urte osorako eta edozein momentutarako irakurketa interesgarriak dakarkizuet!


Etxean ditudan liburuak dira, azken urteotan eta egunetan irakurri ditudanak.


1. Todos deberíamos ser Feministas - Chimamanda Ngozi Adichie (feminismoaren ikuspegia era argi, errez eta laburrean azaldu egiten du).


2. El peligro de la historia única - Chimamanda Ngozi Adichie (historia perspektiba soil batetik kontatzearen arriskuari buruz hitz egiten du, perspektiba ezberdinak eta emakumeen ikuspegitik gauzak begiratzeko deialdia egiten du).


3. Como educar en el feminismo - Chimamanda Ngozi Adichie (umeak heztea eta zaintzea ez soilik amaren kontua baizik eta aitak edo gizonezkoen inplikazioa delaren kritika egiten du).


4. Una habitación propia - Virginia Woolf (idazleak berak emandako konferentzia batzuetan oinarritutako saiakera da, eta gizonezkoak nagusi diren literatura munduan emakumeen papera azpimarratzen du).


5. Frida Kahlo - Biografía (Frida Kahlo margolari Mexikar ikonoaren bizitza gogorra kontatu eta ilustratu egiten duen liburua).


6. Euskal Herriko 40 Emakume - Elena Ciordia ilustratzailearen eta Cira Crespo idazlearen eskutik (Euskal Herriko jendartean egindako ekarpenengatik erreferentzia diren 40 emakume ezberdinen biografía txikiak, ilustrazio super politez lagunduak).


7. Baginen, Euskal Herriko historia bere emakumeen bitartez - Elena Ciordia ilustratzailearen eta Cira Crespo idazlearen eskutik (Euskal Herriko historian ahaztuak izan diren baina paper garrantzitsua bete izan zuten emakume talde eta erreferente ezberdinen kontakizunak bilatzen ditu, ilustrazio oso politez lagunduta).


Eta zuek? Zer liburu gomendatzen dizkidazue irakurtzea berdintasunean hezteko?


Eskerrik asko!


JUNE 💜


Entradas recientes

Ver todo

Comentários


bottom of page