top of page
Buscar

BANAKAKO DINOSAUROAREN BOOKLET-A + MEMORY JOKOA

Dakizuenez Dinosauroen proiekturako baliabideak prestatu nituen Lehen Hezkuntzako lehenengo mailarako. Gaurkoan proiektu horretako baliabideetako bi partekatzen dizkizuet: banakako dinosauroaren BOOKLET-a eta dinosauro MEMORY JOKOA.


🦖Banakako BOOKLET-a honetan datza:


ikasle bakoitzari dinosauro ezberdin bat esleitu eta ikasleak txoko zurian dauden dinosauroen inguruko liburuetan berari esleitu zaionaren buruzko informazioa bilatu eta datu bakoitza dagokion lekuan idatzi beharko dute.


Booklet-an idatzi baino lehen egokia izango litzateke koadernoan idaztea ondoren datuak booklet-ean garbira pasatzeko. Datuak idatzi ondoren zati bakoitzari dagokion tapa erantsiko zaio (soilik alde batetik kolatuta, ireki eta itxi ahal izateko). Azkenik, orri zuri batean dinosauroaren marrazkia egin (saiatu booklet-ean sartzeko moduko tamaina izaten) eta dagokion lekuan kolarekin itsatsiko dute.


🦕Memory jokoa honetan datza:


landu dituzten dinosaurorik aipagarrienen izenak ikasteko jolasa.








2 comentarios

Entradas recientes

Ver todo

2 Comments


Saioa Santano
Saioa Santano
Nov 09, 2021

Aupa, ez dut lortze imprimatzea Dinosaurioren blooket-a. Imprimatu ahal det? Mila esker, zure lanagatik.

Like
Replying to

Arratsalde on Saioa!


Baliabidea EDUKI plataformaren bidez deskargatzeko esteka utziko dizut, egizu klik, deskargatu eta PDF-a lortuko duzu. PDF-a ireki eta hura inprimatzeko jarraibideak irakurri, ez da erreza folleto edo booklet bezala inprimatzea eta, baina pausuak jarraituz gero ondo aterako zaizu!


https://eduki.com/es/material/462252/dinosauro-booklet-a-banakakoa-1


Espero dut hau baliagarria izatea!


Eskerrik asko!


JUNE MARKAIDA

INNOVA HEZKUNTZA

Like
bottom of page