top of page
Buscar

🎃 Bakioko Arimen Gauaren sekretuak berreskuratuz eta berpiztuz! 👻✨

🎃 Bakioko Arimen Gauaren sekretuak berreskuratuz eta berpiztuz! 👻✨



Bakioko Makatzeko Iturria Kultura Taldeko kide naizen aldetik, eta Lehen Hezkuntzako irakasle eta material sortzaile gisa, azken hilabeteotan proiektu berezi batean aritu naiz taldearekin: gure herriko Arimen Gauaren inguruko ikerketa eta material didaktikoa sortzen. 📚🕯️



Taldeko kideek herriko jendearen testigantzak jaso dituzte 🎤 eta horietan oinarrituta ikasleentzako baliabide sorta bat prestatu dugu: irakurgaia, ulermen galderak, hizki salda, gurutzegrama, entzumen ariketak… eta gehiago! 🧩✍️



🎃 Halloween hona etorri baino lehenago, bagenuen gure ospatzeko era — gure herriko Arimen Gaua.



Ahaztuta izan dugu urte askotan, baina berreskuratu eta berpiztu nahi dugu orain, gure ohitura eta sinesmen zaharrak balioan jarriz. 🌾🔥



Helburua? 👧🧒



Gure kultura eta identitatea ezagutzea, eta haurren bidez belaunaldiz belaunaldi bizirik mantentzea. 💚



Lan eder hau guztion artean egindakoa da, eta gure ondare kulturala bizirik mantentzeko beste urrats bat. ✨


ree

 
 
 

Comentarios


TikTok (27).png
TikTok (28).png
Modern Artistic Instagram Profile Picture (4).png
june Markaida (1).png
june Markaida (6).png
Cc_by-nc-nd_icon.svg.png

SARE SOZIALAK

  • INSTAGRAM
  • YOUTUBE
  • LinkedIn
TikTok (27).png
TikTok (28).png
Modern Artistic Instagram Profile Picture (4).png
june Markaida (1).png

CC -  2021, 2025-AN BERRIZTUTA INNOVA HEZKUNTZA, JUNE MARKAIDA

bottom of page