top of page
Buscar

EMAKUMEAK HISTORIAN

Actualizado: 2 feb 2021

Post honetan munduaren historian esanguratsuak izan diren emakumeei buruz hitz egingo dizuet.




Emakumeak oso garrantzitsuak izan gara historian, eta emakume askok paper esanguratsua bete izan dute gure munduaren historian. Post honetan hainbat emakume famatu eta esanguratsuei buruz hitz egingo dizuet.




1. FRIDA KAHLO


Frida Kahlo (Coyoacán, Mexiko Hiria, Mexiko, 1907ko uztailaren 6a1954kouztailaren 13a), margolaria izan zen, bere autorretratuengatik ospetsua.


2. ANNE FRANK


Anne Frank (Frankfurt, 1929ko ekainaren 12a - Bergen-Belsen, 1945eko martxoa) alemaniar judu bat zen, idatzi zuen egunkaria dela-eta ezaguna Bigarren Mundu Gerrannaziengandik ihesi ezkutuan zela.


3. MARIE CURIE


Marie Curie (1867ko azaroaren 7a1934ko uztailaren 4a), zientzialaria izan zen. Erradiologia arloan aitzindaria izan zen, eta lehena izan zen bi arlo desberdinetan Nobel saria lortu zuena (Fisikan eta Kimikan). Gainera, Parisko Unibertsitatean lehenengo emakume katedraduna izan zen.


4. KLEOPATRA


Kleopatra (K.a. 69 - K.a. 30) Egiptoko erregina izan zen, Ptolomeo leinuko azkena.


5. MAYA ANGELOU


Maya Angelou (Saint Louis, Missouri, Ameriketako Estatu Batuak, 1928ko apirilaren 4a - Winston-Salem, Ipar Carolina, Ameriketako Estatu Batuak, 2014ko maiatzaren 28a), , ingelesezko idazlea izan zen. Poeta eta eleberrigilea izateaz gainera, kantari, dantzari, antzezle, errebista-zuzendari eta eskubide zibilen aldeko ekintzaile ere izan zen.


6. MALALA YOUSAFZAI


Malala Yousafzai (Mingora, Pakistan, 1997ko uztailaren  12a) emakumeen hezkuntzaren aldeko ekintzaile bat da, eta Nobel Saria jaso duen pertsona gazteena. Giza eskubideen aldeztaile ospetsua da; bereziki, Pakistan iparraldeko Khyber Pakhtunkhwa probintzian dagoen bere sorterri Swat haranean emakumeek eta haurrek hezkuntza izatearen aldeztailea. Izan ere, lurralde horretan, talibanek galarazi egin dute neskatoak eskolara joatea, hainbat alditan. BBCren webgunean blog bat idatzi zuen, 11–12 urte bitartean zituela. Blog horretan azaldu zuen nola talibanek bere herria zapalduta zeukaten. Aktibismo hori geldiarazteko asmoz, taliban bat Yousafzai erailtzen saiatu zen 2012an.


7. SIMONE DE BEAUVOIR


Simone de Beauvoir, (Paris, 1908ko urtarrilaren 9a -1986ko apirilaren 14a) idazle, filosofo eta feministafrantziarra izan zen. Gai politiko, sozial eta filosofikoei buruzko nobelak, entseguak, biografiak eta grafikoak idatzi zituen.


8. OPRAH WINFREY


Oprah Winfrey (1954ko urtarrilaren 29 - ), Ameriketako Estatu Batuetako komunikabide jabea, talk-show aurkezle, aktore, produktore eta filantropista da. Bere The Oprah Winfrey Show saioagatik ezaguna da, mota horretako saioen artean historia osoan baloraziorik onena jaso duen saioa. "Komunikabide Guztietako Erregina" ezizenarekin, afroamerikarrik aberatsena da, AEBko historiako filantropista beltzik handiena eta Ipar Amerikako multi-bilioidun beltz bakarra da. Munduko emakumerik influenteena dela aipatzen da hainbat sailkapenetan.


9. MARGARET THATCHER


Margaret Thatcher (Grantham, Lincolnshire, Erresuma Batua, 1925eko urriaren 13a - 2013ko apirilaren 8a), Erresuma Batuko lehen ministro izan zen 1979 eta 1990 artean.


10. ROSA PARKS


Rosa Louise Parks (Tuskegee (Alabama), 1913ko otsailaren 4a - Detroit, 2005eko urriaren 24a) jostun afroamerikarra, Estatu BatuetakoEskubide Zibilen Aldeko Mugimenduko aktibista garrantzitsua izan zen, 1955ekoabenduaren 1ean uko egin baitzion bere eserlekua gizonezko zuri bati utzi eta autobusaren atzealdean esertzeari, orduko AEBetako hegoaldeko legeak zioenaren aurka. Ekintza honen ondorioz preso hartu zuten eta askotan aipatzen da hau izan zela Eskubide Zibilen Aldeko Mugimendua piztu zuena.


11. VIRGINIA WOOLF


Virginia Woolf (Londres, 1882ko urtarrilaren 25a - Rodmell, 1941eko martxoaren 28a), idazle eta saiogile britainiarra izan zen. XX. mendeko literatura modernistaren autore nagusietako bat eta pentsamendu feministaren aitzindarietako bat izan zen Europan.


12. HARRIET TUBMAN


Harriet Tubman (Maryland, c. 18221913ko martxoaren 10a), Moises Beltza, Amama Moises edo Bere jendearen Moises bezala ere ezaguna, afroamerikarren askatasunerako borrokalari bat izan zen. Esklabotza jaio zenetik ezagutu zuen, baina egoera horretatik ihes egitea lortu zuen. Handik aurrera, 70 bat esklabok askatasuna lor zezaten lagundu zituen, esklabotzaren aurkako ikono bat bihurtuz.



Entradas recientes

Ver todo

Comments


bottom of page