TEKNOPILLS (XII) #teknopillsinnova
3D INPRIMAGAILUA HEZKUNTZAN
Egun on!
Duela bi urte LH graduko azken praktikaldian eskola testuinguruan 3D inprimagailuak ikusteko eta frogatzeko aukera izan nuen.
Bakioko Urkitza eskola publikoan 3. zikloan horietako 2 inprimagailu zituzten, eta orduan eskola orduen barruan ostiral arratsaldeko saioetan egiten dituzten tailerren artean horiek erabiltzeko tailer bat zuten.
Tailer horretan ikasleek SOLIDWORKS for kids deritzon programarekin inprimatu nahi zuten objektua diseinatu eta ondoren inprimatu egiten zuten ENDER 3D inrpimagailuan.
Aurreko #teknopills post-ean adierazi nizuen bezala Hezkuntza Ministeritzak eskainitako Hezkuntza Digitalizazio ikastaro bat egiten ari naiz eta bertan 3D inprimagailuen gaia ere landu izan dugu.
Hori horrela izanik 3D inprimagailu hauek zer diren eta hezkuntzan zer nolako erabilera izan dezaketen partekatu nahi nizuen, aldez aurretik praktikaldietan izan nuen esperientzia kontatuz.
Espero dut zuentzako interesgarria ieta baliagarria izatea!
Zuen eskoletan ere baten bat badaukazue edo noizbait erabili izan dituzue? Irakurtzen zaituztet!
#teknopills#teknopillsinnova#teknologiaetahezkuntza#hezkuntzaberrikuntza#innovahezkuntza#innovaeducation#errealitateareagotua#errealitatebirtuala#hezkuntza#teknologia#digitaliazioa#informaziopilulak#informaziodosiak
Comentários